Estreinako liga federatuko errugbi partidu bat jokatuko dute Mutrikun
Athetico San Sebastian eta Hernaniren artean osatutako taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Mutriku eta Zarautz Beltzak taldeetako kideek osaturiko taldeak. Partidua zapatuan jokatuko da San Migel futbol zelaian, 14:15ean hasita.
Euskadiko 16 urtez azpikoen errugbi txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan [azaroak 16] Mutrikuko San Migel futbol zelaian. Mutrikun estreinako jokatuko den liga federatuko partidua izango dela jakitera eman dute Mutriku Errugbi Taldeko arduradunek, eta albistea pozgarria dela nabarmendu dute.
Partiduan Athetico San Sebastian eta Hernaniren artean osatutako taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Mutriku eta Zarautz Beltzak taldeetako kideek osaturiko taldeak. Neurketa 14:15ean hasiko da, eta Mutriku Errugbi Taldeko kideek herritar guztiak herriko neska-mutilak animatzera gonbidatu dituzte. Ohikoa den modura, partida amaitzean hirugarren denbora ospatuko dute.