Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Akordiorako oinarria lortu dute Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenean

Egun osoko batzar luzearen ostean, eta Bizkaiko Metalgintzako Mahaiko gehiengoaren babesarekin, Bizkaiko Metalgintza sektoreko aurreakordioa sinatu zuten atzo [azaroak 26] iluntzean.

Metalgintzako beharginen elkarretaratzea Markina-Xemeinen.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/11/27

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bizkaiko metalgintzako FMEV patronalagaz akordiorako oinarri bat adostu dute, eta biharko [azaroak 28] eta etzirako [azaroak 29] iragarrita zeuden greba deialdiak bertan behera lagatzea erabaki dute. Orain arte hamar greba egun egin dituzte, eta patronalak sindikatuen aldarrikapenak onartu izan ez balitu, bihar [azaroak 28] hasita, beste zortzi greba egun egiteko prest zeuden.

Akordioa hurrengo hiru urtetarako adostu dute, 2021a arte, hain zuzen. Patronalaren jarrera aldaketa Bizkaiko metalgintzako langileek egin dituzten mobilizazio eta grebei esker gertatu dela azpimarratu dute sindikatuek. Erabakiak sektoreko 50.000 langileri eragiten die; Lea-Artibai eta Busturialdeko 3.500 langileri, gutxi gorabehera.

Hala ere, FMEV patronalak sindikatuei aurkeztutako azken proposamena sakonago aztertuko dutela jakitera eman dute hiru sindikatuek. ELAk, oraingoz, ez du bat egin akordioagaz; denbora eskatu du patronalaren proposamena aztertzeko. Beharrezkotzat jotzen du patronalak emandako testuak aztertzea, eta bere ordezkariekin batera, eman beharreko hurrengo urratsak erabakitzea. “Proposamenaren lehen azterketa bat egin ondoren, uste dugu gai batzuk hobetu egin behar direla. Kezkaz ikusten dugu, gainera, atzerapausoren bat gertatuko ote den”.

Desadostasunik ezean, hitzarmen berriaren sinadura datorren astelehenean [abenduaren 2] egingo dute. Eta behin-behinean adostutako akordioa datozen egunotan egonkotu eta itun ofizial bihurtzen bada, ez dute grebarik egingo. Bestalakoan, abenduan iragarritako grebekin jarraituko duela aurreratu dute.

LABek nabarmendu duenez, aurreakordio historikoa da atzo lortutakoa. “Historikoa, orain arte sektore honetan ez zeuden edukiak lortu ditugulako. Borroka honen hasieran prekarietatea eta diskriminazioa borrokatzea jartzen genuen helburu nagusitzat, sektorean ematen diren egoera prekarioei aurre egiteko; subrograzioa, estatalizazio, dualitatea, behin-behinekotasuna, lan osasuna, berdintasunik eza… eta, bide horretan, aurrera urrats historikoak lortu ditugu. LAB sindikatuaren aitzindaritza funtsezkoa eta erabakigarria izan da borroka hau sortu, bidea egin eta helmugara iristeko. Harro gaude egindako lanarekin eta harro gure oinarriekin”.

Honakoak dira aurreakordioan jasotako lorpenak:

  • Subrogazioa mantenua egiten duten langileentzat.
  • Berdintasun batzorde bat sortzeko, berdintasun planak egiteko eta kontratazioan generoa ez kontuan izateko konpromisoa.
  • Dualitatearen eta estatalizazioaren aurkako neurriak.
  • Behin-behinekotasunari mugak ezartzea.
  • Kontratazio zuzena bultzatzea, aldi baterako laneko enpresen bidez eginiko kontratuak murrizteko.
  • Lan osasun galera murrizteko neurriak.
  • Soldatei dagokienez, 2019rako KPIa gehi %1,75eko igoera; eta 2020. eta 2021. urteetarako, KPIa gehi 1,5.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.