Bederatzi talde, abeslari eta musikarik parte hartuko dute kontzertu solidarioan. 19:00etan hasiko da zapatuko emanaldia, Mertzedeko elizan.
Beste behin ere, berriatuarrek era berezian agurtuko dute azaroa; herriko jairik kuttunenagaz. Zapatuan [azaroak 30], hain zuzen ere, herritartasuna azal-azalean daramatela erakusteko jairik herrikoiena ospatuko dute seigarrenez: Erroak Loran. Fuksia koloreko zapia lepoa ipinita jaian murgiltzeko prest daude beste behin ere berriatuarrak.
Herritarrek 1953an egindako erronkaren errebantxa antolatu dute. Ekintza zapatuan [azaroak 30] egingo da, 13:00etan hasita. Aita Kurutz ermitatik San Juan ermitara arteko tartea nork lehenago egin izango da erronka.
Egun osoko batzar luzearen ostean, eta Bizkaiko Metalgintzako Mahaiko gehiengoaren babesarekin, Bizkaiko Metalgintza sektoreko aurreakordioa sinatu zuten atzo [azaroak 26] iluntzean.
Zapatuan eta domekan ospatuko dituzte jaiak etxebarritarrek. Urteroko ohiturari jarraituta herriko frontoian elkartuko dira.
Udalak ekitaldi berezi bat egin nahi izan du. Plaka aldaketagaz gainera Arizmendiarrietari buruzko dokumentalaren emanaldia eta hitzaldia egongo dira zapatuan eta domekan.
Bigarren Boxeo Gaua antolatu dute, eta amateur mailan punta-puntan dabiltzan borrokalarien arteko norgehiagokak ikusteko aukera egongo da. Sarrerak salgai daude.
Talde mutrikuarrak 'Abiadan' abestiaren bideoklipa argitaratu du. Abestia taldearen lehen diskoan dago jasota.
Eskolako lanetako barrakoiek orain arte erabiltzen den jai eremua nabarmen txikitzen dutela abiapuntutzat hartuta, Aurten jaiak non eta zelan? batzarra egingo dute abenduaren 4an, 19:00etan, Berriatuko udaletxean.
Ekarpen fitxak banatuko dituzte datozen egunotan, eta herritarrek abenduaren 15era arteko epea daukate horiek bete eta aurkezteko. Bestalde, auzo batzarren balorazio positiboa egin dute udal ordezkariek.
Sari banaketaren aurretik, kopako pilotuen artean karting txapelketa jokatu eta Txus Jaio markina-xemeindarrak eta Ivan RaƱa galiziar triatletak desafioa lehiatuko dute, kartingeko ibilgailu eta bizikletekin.
Gurasoek mozio bidez egin diote eskaera udalari. Zehaztu dutenez, mozioa eguenean [azaroak 28] Berriatuko Udalak egingo duen osoko bilkuran aztertuko da.