Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sarats dantza taldeak jasoko du Berriatuko VI. Goikolau Saria

Goikolau Saria jasoko duten seigarrenak izango dira dantza taldeko kideak. Aurretik, Eliz abesbatzak, Txirrindulari Elkarteak, Berriatuko probalariek, Berriatuko Futbol Taldeak eta Kofradiek jaso dute. Sari banaketa ekitaldia barikuan egingo dute Mendibarren pilotalekuan.

Berriatuko Sarats dantza taldeko kideak, artxiboko irudian
Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua
2019/11/27

Goikolau elkarteak jakitera eman duenez, herritarrengandik, eta oro har, herriarengandik egindako lana ikustaraztea eta eskertzea helburu duen Goikolau Sari preziatua Sarats Dantza Taldeak jasoko du aurten. “Dantza egiteko aterpea ziurtatzearren”, Berriatuko Mendibarren pilotalekuan egingo dute Sari banaketa ekitaldia,  barikuan [azaroak 29], 19:30ean hasita.

Taldea saritzeko hamaika arrazoi daudela nabarmendu dute Goikolau elkarteko kideek. Bereziki, euskal kulturaren ardatzetako bat diren dantzak transmititzen jarraitzeko grina aitortu nahi diote herriko taldeari sariagaz. “Sarats Dantza Taldea herriko gazte batzuk sortu zuten 70eko harmakadan. Eta taldearen jarduna etenda egon ostean, Antigua Ibazeta Goitiz dantza irakasleak taldea berriro martxan ipini zuen duela hamar bat urte herriko hainbat umeekin”.

Ekitaldia ikus-entzunezko proiekzioagaz hasiko dute. Goikolau elkarteak Eneko Elezgarai Urkiza mutrikuarrarekin batera egin duen Sarats Dantza Taldearen ibilbidea laburbiltzen duen 20 minutu pasatxoko Sarats plazan dokumentala proiektatuko dute, hain zuen. Elkarteko kideek aurreratu dutenez, sasoi bateko taldean eta gaur egun jardunean jarraitzen dutenei egindako elkarrizketa zatiak eta bestelako irudiak ikusi ahalko dira.

Ondoren, saria emango diete herriko dantzariei. Antigua Ibazeta Goitizek jasoko du saria taldearen izenean. Azkenik, dantza taldeko kideek Soka Dantza dantzatuko dute bertaratzen diren herritarren gozamenerako. Goikolau kultur elkarteko kideek Mendibarrenko harmailak jendez betetzera gonbidatu dituzte.

Zapatura [azaroak 30] arte, bestalde, zabalik dago Goikolau aretoan Sarats dantza taldearen argazkien erakusketa.

Erlazionatutako edukiaBerriatuko VI. Erroak Loran jaialdia

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.