Hitza, harpidedun eta eragileen eskutik, kandela gehiago amatatzeko ilusioagaz
HITZAren lantaldeak lehen eguneko ilusio berberagaz jarraitzen du lanean. Tokiko informazioa profesionaltasunez kontatzen jarraitzeko beharrezkoa da harpidedunen eta eragileen ekarpena.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk 2010eko udazkenean ikusi zuen argia, baina euskarazko egunkaria aurretik bidea egiten hasita zegoen eskualde bakoitzean. Azaroaren 11n hamasei urte bete ditu Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak eta Busturialdeko Hitza ere urteak betetzear da. Abenduaren 15ean hamalau urte beteko ditu. Herritik eta herritarrentzat sortu ziren, eta bidea egiten aspaldi hasi baziren ere, HITZAko lantaldeak lehen eguneko ilusio berberagaz jarraitzen du euskara zaintzeko arduragaz eta gogoagaz.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA euskaraz bizi eta hizkuntza zabaltzen laguntzeko tresna bihurtu da bi eskualdeotako 33 herrietan. Hainbat oztopori aurre eginda, ibilbide oparoa osatu du, egunkariaren bidelagun egin direnekin. Eta aurrerantzean ere, horien guztien babesari eta hauspoari esker jarraituko du lanean.
Kalitatezko eta tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz kontatzen jarraitzeko, baina, beharrezkoa da harpidedunen eta eragileen ekarpena. Egitasmoa sustatzen eta hauspotzen jarraitu ahal izateko, bidelagunez betetako babesa beharrezkoa da; esku gehiagoren beharra berebizikoa da.
Harpidedun izatea proiektua osotasunean babesteko modua da, eta HITZA ondo maitatzeko modurik zintzoena Hitzakide egitea da. Hitzakide izateko hiru aukera daude: Hitzakide harpideduna (HITZA paperean eta gainerako produktuak etxean jasotzen dituena), Hitzakide iragarlea (papereko eskaintza osoa jaso, eta iragarkiak jartzeko, unean uneko deskontuak) eta Hitzakidea (harpidedun digitala eta proiektua babesten duena). Lehen bi aukerak 77 euroren truke eskuratu daitezke, eta hirugarrena, 50 euroren truke.
Hitzakideek gainera, informazioa ezeze, beste hainbat abantaila ere edukiko dituzte. Eta Hitzakide txartel arrosari esker, gainera, zozketetan parte hartzeko, hainbat saltokitan eskaintza bereziak izateko eta dendetan deskontuak lortzeko modua dago. Hitzakideek, esate baterako, webguneko atalean kontua sortzeko aukera daukate.
Dagoeneko harpidedun direnei harpidedunek txartel arrosa eta erabiltzaile kodea bidali zaie posta bidez, eta horri esker, webgunean alta eman daiteke era oso erraz batean. Abantailen artean, Hitzakideek webgunea nahieran erabiltzeko aukera daukate, baita albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera ere.