'Zeatxik bi?' eta 'Lerro berrien artean' lanek irabazi dute Ondarroako Beldur Barik Lehiaketa
Lehenengo kategoriako lan irabazlea Zubi Zahar Herri Ikastetxeko ikasleek egin dute, eta bigarren kategoriakoa Ondarroa BHIkoek. Guztira 12 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak lanen "maila ona" azpimarratu du.
Beldur Barik lehiaketaren helburua da emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten
dieten neska-mutilen arte adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea. Helburu horri jarraituz, Ondarroako gazteek hamabi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, inoizkorik gehien. Eta horien guztien artean, lehen kategoriako irabazlea Zeatxik bi lana izan da. Bigarren kategoriako irabazlea Lerro berrien artean izan da.
Zeatxik bi? lana Zubi Zahar Herri Ikastolako ondoko ikasleek egin dute: Kerman Aranzeta, Maddi Badiola, Enara Bermudez, Ismael Hatab, Manex Julian, Aratz Martinez, Arhane Navarro, Aimar Ortega, Aritz Saizar, Hodei Salegi, Janitz Urkizu, Haitz Urruzuno eta Aner Zubikarai. Bestalde, bigarren kategoriako lan saritua Ondarroa BHIko ondoko ikasleek egin dute: Jon Revuelta, Niko Arrizabalaga, Aritz Gimeno, Haizea Basterretxea, Itxasne Gandiaga, Nerea Etxaburu eta Maddi Aranburu.
Sari banaketa ekitaldia Etxelilan egin da gaur [azaroak 28]. Ekitaldian, besteak beste, lehiaketara aurkeztutako lanen kalitatea azpimarratu dute Iñigo Ranero eta Miren Larrea Hezkidetza Egitasmoko kideek. Irina Alkorta Bedialauneta Ondarroako Udal Berdintasun zinegotzia ere oso pozik agertu da herriko gazteek egindako lanekin eta erakutsitako konpromisoagaz. Horrez gain, Alkorta pozik eta harro agertu da bai aurkeztutako lan kopuruarekin eta baita ere aurkeztutako lanen mailagaz. Hain zuzen ere, aurkeztutako lanen “maila oso ona” izan dela eta, epaimahikideek esan dute zailtasun ugari eduki dituzte lanak saritzerako orduan. “Herriko ikasleen artean egonkortuta dagoen lehiaketa da, eta hori seinale ona da berdintasunean oinarritutako herri baten eraikuntzan”.
Berdintasun sailetik eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile guztiei, eta Berdintasun zinegotziak azpimarratu du herriko gazteek helarazi nahi izan dituzten mezuak “oso garrantzitsuak” direla denentzako. Berdintasunaren alde hezkuntza sistema guztian egiten duten lana ere azpimarratu nahi izan du Alkortak.
Hona hemen lehiaketara aurkeztutako gainerako lanak:
- Inguratu. Egileak: Nerea Urresti, Ane Eizagirre, Itziar Gandiaga, Uxue Laka, Xabier Alvarez, Aiert De la Torre, Koldo Bilbao eta Ibon Arambarri.
- Bizitza, eguneroko borroka. Egileak: Ainhoa Castañeda, Haizea Segade, Peio Pereira, Nora Markuerkiaga, Patxi Pagoaga eta Maren Garcia.
- Ama, futbolaria izan nahi dut. Egileak: Lur Aranburu, Kemen Azpiazu, Naroa Bedialauneta, Unax Bermeosolo, Gorka Cereza, Leizuri Elu, Enaitz Etxebarria, Enaitz Fernandez de Ortiz, Beñat Gorostizaga, Senda Iparragirre, Urtza Martija, Manex Ortega, Aimar Osa, Aritza Perez, Aiert Txurruka, Egoitz Urresti eta Joof Gihi.
- Ezkutuko sekretu argitaratua. Egileak: Haizea, Urtza, William, Enara eta Xiker.
- Izan (argazki muntaia). Egilea: Narea Urresti.
- Nazioarteko emakumeen egoera. Egileak: Aroa Maiora, Maider Beitia, Naiara Andrades, Markel Aranzeta eta Unai Eizagirre.
- Emakumeak aske. Egileak: Alain, Daniel, Manex, Unai, Naia, Paola eta Naia.
- Sortu beharreko errimak. Egileak: Nayra Agirretxea, Ibon Badiola, Manex Perez, Eneko Urkiola, Laiene Landaribar eta Aiora Iriondo.
- Izarren disdira. Egileak: Ane Gomez, Izaro Arizaga, Itxaso Flores, Ane Rodriguez, Danel Urkiaga, Mikel Fraca eta Amets Rico.
- Elkarrizketaren garrantzia (aurkezpena). Egileak: Unai Ezkurra, Enekko Gartzia eta Harkaitz Talledo.