'Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak' liburuaren aurkezpena egingo dute Ondarroan
Liburua eguaztenean aurkeztuko dute 19:00etatik aurrera Etxelilan. Aurkezpenaren ostean gogoetararako tartea egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak eta Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak elkarlanean, Amanda Andradasek idatzitako eta Amelia Zelaiak irudiztatutako Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak narrazio-liburua aurkeztuko dute eguaztenean [abenduak 4] Ondarroan. Hitzordua 19:00etan ipini dute Etxelilan.
Liburuan, hain zuzen, Hegoaldeko Muga gurutzatu eta Saharaz Hegoaldeko Afrikatik Europara etorritako bost emakumeren bizipenak kontatzen ditu. “Bost istoria horietan etengabeak dira indarkeria patriarkalak, arrazistak eta instituzionalak. Baina, bereziki, ausardiari eta erresistentziari buruzko kontakizunak dira. Narrazio horiek zuekin partekatu nahi genituzke”.
Liburuaren aurkezpenaren ostean, Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeko kideek Afrikatik Europara etortzen direnen emakumeengan mugek eurek bizitzan duten eraginaz elkarrekin gogoeta egingo dute. “Indarkeria horiei aurre egiteko zer nolako estrategiak abiarazi daitezkeen pentsatuko dugu”.