Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Eba Ibarrola eta Idoia Arrillaga mutrikuarrek irabazi dute Debako Pala Txapelketa

Mutrikuko Neska Palistak elkarteko kideek bigarrenez jarraian irabazi dute Debako txapel preziatua. Finala Iratxe eta Maite Barruetabeña mutrikuarren aurka irabazi dute.

Eba Ibarrola eta Idoia Arrillaga txapelak soinean. Argazkia: Iruleak elkartea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/12/05

Eba Ibarrola eta Idoia Arrillaga mutrikuarrek nagusitasun osoz irabazi dute Debako VIII. Emakumeen Pala Txapelketa-V. Maite Etxeberria oroimenezkoa. Finala ere beste mutrikuar batzuen aurka jokatu zuten zapatuan [azaroak 30], Debako Aldats pilotalekuan. Mutrikuko Neska Palistak Elkarteko bikoteak 22-13 hartu zituen mendean elkarte bereko Iratxe eta Maite Barruetabeña ahizpak.

Txapela Mutrikun geratuko zela argi eta garbi zegoen. Ibarrolak eta Arrillagak, gainera, bigarren urtez jarraian jantzi dute Debako txapela. “Iaz ere Barruetabeña ahizpen aurka irabazi genuen finala. Oso pozik gaude. Oso aurkari gogorrak dira, eta ez genuen uste hainbesteko aldearekin irabaziko genienik”. Bi bikoteen arteko lehia gogorra izan zen lehen tantoetan. Lehen hiru tantoetan oso parekatuta ibili ziren, baina laugarren tantoan aurrea hartu zuten Ibarrolak eta Arrillagak. “Gure taktika aurkarietako bat kargatzea izan zen”.

Eba Ibarrola eta Idoia Arrillaga txapelak soinean. Argazkia: Iruleak

Lau taldetan banatutako jokatu dute sailkapen fasea. Finalera ailegatu diren bi taldeak ez dira izan euren talde buruak. Aurtengo txapeldunek partida bakarra galdu dute. “Sailkapen fasean partida bat galdu genuen. Osteko denak bata bestearen atzetik irabazi ditugu. Barruetabeña ahizpek ere sailkapen fasean partida bakarra galdu zuten”.

Iruleak Emakume Pilotariak antolatutako txapelketa irailean hirugarren astean hasi zuten. 18 eta 54 urte bitarteko Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 22 bikotek parte hartu dute bertan. Mutrikuarren artean sekulako arrakasta du Debako txapelketak. Aurten, esaterako, Mutrikuko Neska Palistak elkarteko bost bikotek parte hartu dute bertan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.