2019/12/5

Zabalik dago Beteranoen Trinketeko Txapelketan parte hartzeko aukera

2020ko Trinketeko Esku Pilota Txapelketa abiarazi du Akarregi pilota taldeak. XV. txapelketa izango da datorren urtekoa. 40 urtetik gora dituzten inguruetako pilotari guztiak animatu dituzte parte hartzera.

Musikari buruzko solasaldi interesgarriarekin dator Mutrikuko Abendurock jaialdia

MRK-ko kideen eskutik ate joka dator 15. Abendurock. Urteurren borobila ospatzeko musikarekin zerikusi estua duten hainbat ekintza dakartza jaialdiak. Horietan aipagarriena, Ines Osinagak eta Jurgi Ekizak abenduaren 15ean eskainiko duten solasaldia izango da.

2020 urterako 8,5 milioi euroko aurrekontua onartu dute Lekeition

EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioagaz onartu zuten 8.559.151 euroko aurrekontua. EH Bilduk aldaketa klimatikoari aurre egiteko egindako 50.000 euroko proposamena aurrekontuetan sartu dute.

Eba Ibarrola eta Idoia Arrillaga mutrikuarrek irabazi dute Debako Pala Txapelketa

Mutrikuko Neska Palistak elkarteko kideek bigarrenez jarraian irabazi dute Debako txapel preziatua. Finala Iratxe eta Maite Barruetabeña mutrikuarren aurka irabazi dute.

Egia-Iriondo lasterketa herrikoian izena emateko epea zabaldu dute

Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, abenduaren 28an egingo duten 35. Egia-Iriondo oroimenezkoan parte hartzeko aukera zabalik dago.

Ondarroako udal zerbitzuak eta Herri Busa martxan egongo dira abenduaren 6an

Espainiako konstituzioaren eguna jai arrotza dela iritzita, bihar [abenduak 6] Ondarroako udaletxeko ateak zabalik egongo direla jakitera eman dute udal ordezkariek.

Lea-Artibai Amankomunazgoaren lehendakaria

Koldo Goitia: «Amankomunazgoan udalerri guztiak gustura egotea lortu behar dugu»

Koldo Goitia lekeitiarra izendatu dute amankomunazgoaren lehendakari azken hauteskundeetan. Erakundeari beste bultzada bat ematea da bere asmoa datozen lau urteetan.

Pertsona bat atxilotu dute Lekeition, taberna batean lapurretan egiten saiatzea leporatuta

Segurtasun Sailetik argitu dutenez, susmagarria, ustez, Paskual Abaroa etorbideko taberna batean sartzen saiatu da, lapurrretan egiteko asmoz, beste pertsona batek lagunduta.

Markina-Xemein Kontzezio Bertso Jaialdi Nerea Ibarzabal

Badator Kontzezio Eguneko bertso saio handia

Kartel handia prestatu du domekarako [abenduak 8], Amaiur Kultur Elkarteak. Izen handiko sei bertsolari igoko dira Markina-Xemeingo frontoi nagusiko taulagainera.

Ikastetxe bateko jantoki bat

Berriatuko Udalak aho batez onartu du eskolan sukaldea jartzeko guraso elkarteak egindako eskaera

Udalak herri ikastetxeko guraso elkartearen mozioa onartu eta gero, Eusko Jaurlaritzari bideratu dio, eta dagokion arduradunagaz batzeko prestutasuna agertu du.

XISTERAKO NESKEN NAZIOARTEKO TOPAKETA

Emakumezko puntistak Berriatuan batuko dira beste behin

Nesken Nazioarteko Topaketa egingo dute bihartik domekara bitartean, Mendibarrenen. Euren partiduak ikusteko sarrera doakoa izango da.

Musikak girotuta ospatuko dute Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxearen XI. urteurrena

Aurten herriko musikari gazteen aldeko apustua egin dute Markina-Xemeingo Gazte Asanbladakoek, eta haien esku egongo da elektrotxaranga. Gauean kontzertuak egongo dira, gaztetxean.

Gehiago