Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikari buruzko solasaldi interesgarriarekin dator Mutrikuko Abendurock jaialdia

MRK-ko kideen eskutik ate joka dator 15. Abendurock. Urteurren borobila ospatzeko musikarekin zerikusi estua duten hainbat ekintza dakartza jaialdiak. Horietan aipagarriena, Ines Osinagak eta Jurgi Ekizak abenduaren 15ean eskainiko duten solasaldia izango da.

Mutrikuko Rock Kolektiboko kideak, Abendurockeko kartelak eskuetan
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/12/05

Urtero modura doakoak izango diren ekintzetara gonbidatu dituzte kulturzale guztiak. Aurtengo berritasuna abenduaren 15ean Ines Osinagak eta Jurgi Ekizak Gaztetxean eskainiko duten solasaldia izango dela iragarri dute MRK-ko kideek. Jaialdiaren baitan, hain zuzen, estreinako antolatu dute berbaldia. “Egungo euskal musikaren bi erreferente eta ereduak musikari buruz ariko dira gurean, ezusteko eta guzti”. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Koldo Otamendi (Musikazuzenean) arduratuko da bi musikari ezagunen arteko elkarrizketa bideratzeaz.

Eskaintza kultural handiarekin dator aurten musika jaialdia. Hainbat kontzertu antolatu dituzte, eta horiez gain, musikarekin zerikusi estua duen Bohemian Rhapsody filmaren proiekzioa ere egingo dute. Queen talde ezaguna oinarri hartuta duen filma domekan [abenduak 8] proiektatuko dute, Zabielen.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, aurten ere zuzeneko indartsuekin dator jaialdia. Kontzertu eskaintzaren artean, aipagarriena Eraso! taldearen kontzertua izango dela esan dute MRK-ko kideek. Bihar [abenduak 6], talde zarauztarraren kontzertuak emango dio hasiera urteroko zita garrantzitsuari. Taldeak lehen diskoa argitaratu zuenetik 20 urte bete dira, eta horren harira, bira berezia egiten ari dira.

Hurrengo hiru asteburuak ere estilo askotariko musika estiloek zipriztinduta etorriko dira. Bigarren asteburuan, esaterako, Roy Veloces eta La ultima bala talde zaldibartarren rock-and-roll soinuek beteko dute Gaztetxea. Hirugarren asteburuan, Kokein boskote eibartarraren txanda izango da. Biharamunean, abenduaren 21ean, rock kolektiboko talde guztiak protagonista bihurtzen diren MRK gaua ospatuko dute. Euskal taldeen bertsioez gain, nazioartean ezagunagoak diren kantuak ere bertsionatuko dituzte.

Abenduaren 27an, euskal kultura, musika elektronikoa eta swinga uztartzen dituen Koban talde donostiarraren kontzertuak itxiko du jaialdia. “Trikitixa, pianoa, gitarra, sintetizadorea, perkusioa… baina, batez ere, bost emakumeren ahots ahaltsu bezain liluragarria da talde honen gakoetako bat.”.

EGITARAUA:

  • Abenduak 6, barikua. 22:30ean, Gaztetxean, Eraso!
  • Abenduak 8, domeka. 18:00etan, Zabielen, Bohemian rhapsody filma.
  • Abenduak 13, barikua. 22:30ean, Gaztetxean, Roy Veloces eta La ultima bala.
  • Abenduak 15, domeka. 17:30ean, Gaztetxean, Ines Osinagaren eta Jurgi Ekizaren solasaldia.
  • Abenduak 20, barikua. 22:30ean, Gaztetxean, Kokein.
  • Abenduak 21, zapatua. 22:30ean, Gaztetxean, MRK gaua.
  • Abenduak 27, barikua. 22:30ean, Gaztetxean, Koban.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.