Arrakastatsua izan da Berriatuan jokatu duten Nesken Nazioarteko Zesta-Punta Topaketa
Xisterako ordezkariek nabarmendu dutenez, arrakastatsua izan da barikutik [abenduak 6] domekara [abenduak 8] bitartean jokatutako topaketa. Kinielak, era tradizionaleko partiduak eta jokoetara jokatutako neurketak jokatu dituzte bertan batu diren emakumeek.
Euskal Herritik, Herrialde Katalanetatik eta Frantziatik etorritako hainbat emakumek Nesken Nazioarteko Zesta-Punta Topaketa jokatu dute asteburuan Berriatuko Mendibarren frontoian. “Gaur egun zesta-puntan jokatzen ari diren neska asko bertan izan dira, denen artean giro paregabea sortuz”.
Barikuko era tradizionaleko lehenengo neurketa Maiak eta Olatzek irabazi zuten. Bigarrena, Etxabururentzat eta OtaƱorentzat izan zen eta hirugarrena, Barrenetxeak eta Mugartegik eraman zuten. Laugarren partidua N. Gurrutxagak eta Lizardik 19-20 irabazi zieten Elaiari eta Aldazabali. Eta azken norgehiagoka Carlak eta Marionak 18-20 irabazi zien Giselari eta A. Gurrutxagari.
Jokoetara jokatutako lehenengo partida, berriz, Arakistainek eta Rakelek irabazi zuten. 2-0 irabazi zieten Casandra eta Lizardiri (15-14 eta 15-10). Barikua amaitzeko, Jauregik eta Marionak 0-2 irabazi zien Ortiz de Mendibil eta Calvori (14-15 eta 11-15).
Zapatan Maia-Mara, Amaia-Mugartegi, Aldazabal-Arakistain izan ziren kinieletako irabazleak, eta jokoetarako partida, berriz, Aldazabalek eta Marionak 0-2 irabazi zien Carlari eta Bereziartuari (7-15 eta 4-15). Arratsaldean era tradizionaleko partiduak jokatu zituzten. Maia-Olatz, Barrenetxea-Etxaburu, OtaƱo-Barrenetxea, Elaia-N. Gurrutxaga, Carla-Gisela, Aude-Calvo eta Aldazabal-Lizardi izan ziren irabazleak.
Domeka goizean jokatu zituzten azkeneko partiduak. Ane-Irati, Maia-Irati, Barrenetxea-Romane, Miren-Elaia eta Aude-Arakistain izan ziren era tradizionaleko neurketetako garaileak. Jokoetara, berriz, lehenengoa Ortiz de Mendibilek eta Raquelek 2-1 irabazi zieten Maelieri eta Marionari (15-10, 12-15 eta 5-1). Azkenekoa, Giselak eta Bereziartuak 2-0 irabazi zieten Maelieri eta Raqueli (15-10 eta 15-13).