Eskualdeko pilotari gazteek Pilota Egunagaz gozatu dute Bizkaia Frontoian
Zaletu eta pilotarien arteko topaketa egon zen zapatuan Bizkaia Frontoian. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 35 esku pilota taldetako umeak elkartu ziren bertan.

Pilota Eguna ospatu zuten zapatuan [abenduak 7] Bizkaia frontoian, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 35 esku pilota taldetako umeak elkartu ziren bertan, tartean Lea-Artibaikoak: Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea eta Lea Ibarra Motrollo. Profesionalekin aritu ahal izan zuten gaztetxoek pilotan eta argazkiak atera. Opari bana ere jaso zuten.
Ordu bete eta 50 minutu iraun zituen Elordi-O. Etxeberria 22-21 Salaberria-Garmendiaren partiduaz lehenengo eta Eskuz Binakako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea 14-22 Laso-Albisuren arteko partiduaz gozatzeko aukera eduki zuten ondoren. Pilota Egun ederra igaro zuten Bizkaiako harmailetan batu zirenek.

Lea Ibarra Motrollo taldeko batzuk pilotariekin.
Txapelketa. Partida garaipenarekin bukatu zen Laso-Albisurentzat, 14-22. Aurrelari gaztea protagonista nagusia izan zen; Lasok 13 tanto egin zituen norgehiagokan, horietako bi sakez, eta Albisuren lan onari esker txapelketako lehen garaipena pilatu zuten.