'Amoroto, ginena eta garena, ahotik bihotzera' dokumentala, Interneten ikusgai
Memoriaren Eguna ospatuz, dokumentala 2017ko maiatzaren 6an aurketu zuten herrian. Orain, Amorotok 500 urte bete dituenean, ikus-entzunezkoa Interneten dago ikusgai.

2016 eta 2017 urte bitartean 85 urtetik gorako 11 amorotarri grabatutako elkarrizketak dira dokumentalaren oinarria. Elkarrizketatuek euren haurtzaroko bizimodua, 36ko gerra, fusilatu zuten Amorotoko alkate eta Elizpe baserriko Pedro Mari Gabiolaren oroimena eta beste hainbat gairi buruz hitz egin zuten. Funtsean, dokumentalak Amoroto herriaren azken 80 urteetako bilakaera jasotzen du. “Protagonisten ahotsetan, memorian gordetzeko gertaerak dira ikus-entzunezkoan jasotzen direnak”.
Memoriaren Eguna ospatuz, dokumentala 2017ko maiatzaren 6an aurketu zuten herrian; eliza egin zen proiekzioa, eta bete-bete egin zen. Egun horretan, dokumentala estreinatzeaz gain, Gabiolari eta haren senideei “merezitako omenaldia” egin zieten udalak eta oro har, herritar guztiek. Ekitaldi horretan, gainera, San Migel ermitaren aurrean Gabiolaren omenez jarritako oroigarria bistaratu zuten, “Amorotora datorren orori ongietorria emateko”. Oroigarriaren ondoan ikurriƱa igo zuten.
Orain, Amorotok 500 urte bete dituenean, ikus-entzunezkoa Interneten ipini dute ikusgai; Argia astekariaren Vimeo plataformaren kanalean dago ikusgai.
BIDEOA: Memoriaren Egunean egindako ekitaldia
ARGAZKI GALERIA: Memoriaren Eguna, irudietan (2017-05-06)



































