Azken fasean sartu da Mutrikuko Pala Txapelketa nagusia
Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteak antolatutako Pala Txapelketa nagusia bukaerara ailegatzen ari da. Antolatzaileek azaldu dutenez, finala hilaren 23an lehiatzeko asmoa dute.
Txapelketa, estreinako, hiru mailatan banatuta jokatu dute aurten. Hirugarren mailako finalerdi bat jokatuko dute zapatuan [abenduak 14], 10:00etan. Mikela-Martin zestoarren aurka jokatuko dute IƱaki-Aitzol ondarrutarrek. Zapatuan, gainera, bigarren mailako final-laurdenak ere jokatuko dituzte 11:00etan hasita. Olano-Aitor mutrikuarrak izango dituzte aurrez aurre Bolin-Akilla ondarrutarrek.
Domekan [abenduak 15], beste final-laurden bat jokatuko dute 16:30ean. Gurrutxaga-Arrieta elgoibartarren aurka ariko dira Aritz-Etor ondarrutarrak. Jarraian, Manzisidor-Hodei mutrikuarrek Aizpurua-Ruizen aurka lehiatuko dira. Lehenengo mailan, aldiz, sailkapen faseko partidu bat falta da jokatzeko. Astelehenean, 20:00etan jokatuko dute. Datorren astean jokatuko dituzte finalerdiak.