Gipuzkoako txapelketaren finalerdiak jokatuko ditu Mutrikuko Danok Batek
Zumaiaren aurka ariko dira Danok Bateko kadete eta nagusi mailako hiru bikote. Pilota jaialdia barikuan jokatuko dute Miruiatzen.
Mutrikuko Danok Bateko kadete eta nagusi mailako hiru bikotek Gipuzkoako Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte; denak ere Zumaiaren aurka. Pilota jaialdia barikuan [abenduak 13] 20:00etan hasita lehiatuko dute Miruaitzen. Partidu guztiak 30 tantora izango dira.
Kadete mailan, Danok Batetik Eñaut, Amets eta Eneritz daude jokatzera deituta. Mugerzaren eta Odriozolaren aurka ariko da bikote hautatua. “Finalerako txartela lortzen baldin badugu ere zumaiarrak izango ditugu aurkari. Gonzalok eta Egañak irabazi dute ligaxka, eta zuzenean igaro dira finalera”. Irabazteko aukerak badituztela uste dute Danok Batekoek.
Jarraian, nagusi mailako lehen mailako lehen finalerdiarekin hasiko dira. Eduardo eta Saez zumaiarren aurka jokatuko dute Bixente Gonzalezek eta Mikel Manzisidorrek. “Manzisidorrek Miarritzeko Gonzalezekin ari da Gipuzkoako txapelketa jokatzen. Klubean ez genuen aurrelaririk”. Gonzalezek eta Manzisidorrek partidu guztiak irabazi dituzte ligaxkan, eta finalera igarotzeko aukera handia dute. Lehenengo mailako bigarren finalerdian Cosme eta Uranga zumaiarren aurka ariko dira Unai Alberro donostiarra eta Aratz Mendizabal Goixerri mutrikuarra. Zumaiarrek zein mutrikuarrek bikote oso lehiakorrak dituzte; ezustekoz betetako finalerdia izatea espero da.