Xisteraren zesta-punta zirkuituko finalerdiak jokatuko dituzte Mutrikun
Emakumezkoen eta gizonezkoen lehen eta bigarren mailako finalerdiak jokatuko dituzte. Maila guztietan kiniela erara jokatuko dituzte finalerdiak, eta txartel bakarra egongo da jokoan.
Xistera Zirkuitua azken txanpara ailegatu da. Martxan dauden lehiaketen finalerdiak eta finalak ez dira besterik geratzen aurtengoari amaiera emateko. Emakumezkoen eta gizonezkoen lehen eta bigarren mailako finalerdiak Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan jokatuko dituzte domekan [abenduak 15], 11:00etan hasita. Maila guztietan kiniela erara jokatuko dira finalerdiak, 25 tantotara.
Emakumezkoen finalerdiek emango diote hasiera jardunaldiari. Bertan Ortiz de Mendibil-Mariona, Merino-Lizardi eta Carla-Raquel ariko dira nor baino nor indartsuago. “Hemendik finalera bikote bakarra sailkatuko da. Irabazlea abenduaren 21ean jokatuko den finalean Aldazabalen eta Calvoren aurka ariko da”.
Ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Hasteko, bigarren mailakoak kantxaratuko dira. Urrutia-Garat, Vida-Mugartegi eta Garcia-Goitiandia ariko dira aurrez aurre. “Hemen ere bakarrak edukiko du finalera sartzeko aukera. Markina-Xemeinen jokatuko den finalerako IbaƱez eta Olazagazti sailkatuta daude”.
Azken finalerdia lehen mailakoa izango da. Aaron-Uranga, Gonzalez-Manzi eta Arbe-Danel Mandiola lehiatuko dira. “Maila honetan, gainerakoetan modura, bakarrak lortuko du finalerako txartela. Abenduaren 21eko final handi horretan zain dituzte Antxon eta Goixerri”.