Gaztediko gizonezkoen taldea izan da onena Ispasterren
Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 2. jardunaldia lehiatu dute Ispasterren. Finala Mungian jokatuko dute domeka honetan.
Ispasterren jokatu zuten domekan Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 640 kiloko kategoriaren 2. jardunaldia eta Gaztediko gizonen taldeak irabazi zuen saioa; 5 puntu lortu zituen Laukizko taldeak. Murueta sailkatu zen bigarren postuan, 4 puntugaz, eta Goiherri hirugarren 3 puntugaz. Abadiño eta Gaztediko emakumezkoak geratu ziren laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren.
Finala. Asteburu honetan erabakiko da aurtengo Bizkaiko txapelduna. Aipatu bost taldeek Mungiako frontoian daukate hitzordua, domekan [abenduak 22]. 12:00etan hasiko dute finala. 10:30etik 11:00etara egingo dituzte pisaketak.
Jardunaldia osatzeko, gazte mailako sokatira saioa egingo dute. Abadiño, Getxo HKT, Mungiako Aker Okerrak, Iurretako Heki, Erandioko Goiherri eta Nafarroako Berriozar taldeetako sokatiralariek emango dute erakustaldia.