Berriatuko Udalak ongietorria eman die herritar berriei
Herritarren arteko ezagutza eta harremanak sustatzeaz gain, aurrera begira aniztasunaren kudeaketarako urratsak ematen jarraitzeko iritziak partekatzeko helburua dauka udalak.
Azken hilabeteetan Berriatura bizitzera joandakoei harrera egiteko Ongi Etorri saioa egin zuten atzo [abenduak 18] arratsaldean, udaletxean, lehenengoz. Hainbat jatorritako hamalau bizilagun bildu ziren saioan. Berriatuak duen aniztasuna aintzat hartuta, herritarren arteko kohesioa sustatzeko udala bultzatzen ari den egitasmoaren barruko bilera izan zen, eta amaieran luntxean elkartu ziren. Herritarren arteko ezagutza eta harremanak sustatzeaz gain, aurrera begira aniztasunaren kudeaketarako urratsak ematen jarraitzeko iritziak partekatzeko helburua dauka udalak.