Enara Gozalezek eta Enara Anituak irabazi dute Aulestiko nesken pala txapelketa
Abenduan hasi ziren txapelketa jokatzen, eta urtarrilaren 2an jokatu zen finala. Bost bikotek parte hartu dute.
Enara Gonzalez eta Enara Anituak irabazi dute Aulestiko nesken pala txapelketa. Finala urtarrilaren 2an jokatu zen. Irabazleek Jone Bermeosoloren eta Janire Arrizabalagaren aurka jokatu zuten azken partidua.
Txapelketa abenduan hasi ziren jokatzen. Eta antolatzaileek zehaztu dutenez, guztira bost bikotek parte hartu dute. Txapelketa amaitzeaz batera, parte hartzaile guztiek talde argazkia atera zuten, Jone Antsotegi Aulestiko alkateagaz eta Unai Arrizabalaga Lea Ibarreko Motrollo pilota elkarteko entranatzaileagaz batera.