Lekeitioko Udalak zuhaitzak landatuko ditu Otoion
Aurreratu dutenez, udaberri aldera egingo dute landaketa udalarenak diren lurretan.
Zuhaitzak landatuko ditu Lekeitioko Udalak Otoio mendian. Jakinarazi dutenez, udala Otoioko mendiko lur-eremu batzuen jabe da, eta 1,2 hektareako gune horretan, birlandaketak egitea erabaki dute.
Lur-eremuaren babesa eta lurzoruaren ezaugarriak kontuan hartuta, basoaren biodibertsitatean lagungarriak diren zuhaitzak landatuko dituztela argitu du udalak. Hala nola, haritza, urkia eta lizarra aukeratu dituzte landatzeko. Aurreratu dutenez, udaberri aldera egingo dute landaketa.