Markina-Xemeingo Udalak talentua sustatzeko bekak emango ditu
Eskaerak egiteko azken eguna urtarrilaren 31 da. Udalak 5.000 euro banatuko ditu bekadun guztien artean.
Zehaztu dutenez, udalak 5.000 euroko diru saila gorde du bekadun guztien artean banatzeko. Hori bai, beka jasotzeko ondoko baldintzak bete behar dira, ezinbestean: Markina-Xemeinen erroldatuta egon, alor horretan profesionala ez izatea ezta alor horretan soldatapeko lanik ez egitea.
Eskaerak aurkeztu nahi dituztenek ondoko dokumentazioa aurkeztu behar dute: eskabide orria eta 2020an egin asmo diren jardueren txostena eta horietatik eratorri daitezkeen gastu eta sarreren aurrekontu zehatza.
Diru laguntzak (eta zenbatekoak) emateko erabakia ondoko balorazio irizpideen arabera erabakiko du alkateak, betiere eskariak aztertu eta baloratzeaz arduratuko den batzordearen proposamena aintzat hartuta:
- Eskatzailearen ibilbidea (udalak diruz lagundu nahi duen ekimenari loturikoa).
- Eskatzaileak bere ibilbidean herriari egindako ekarpena.
- Aurkeztutako proiektuaren zailtasun teknikoa eta logistikoa.
- Eskatzailea emakumezkoa bada.
- Eskatzaileak ezintasunen bat badauka.