Nahia Quincoces, Euskal selekzioaren deialdian
Espainiako Koparen bigarren proban parte hartuko du asteburuan mendi eskiatzaile mendexarrak.
2020ko Espainiako Koparen bigarren proba lehiatuko dute asteburuan Boi Taull-en (Lleida, Herrialde Katalanak), eta euskal mendizale federazioak jakitera eman duenez, Nahia Quincoces mendi eskiatzaile mendexarra Iñigo Lariz eta Igor Alzelai euskal selekzioko hautatzaileen esanetara ariko da. Mendexarra, zehatz esanda, senior mailan ariko da.
Seniro mailan Iñigo Martinez de Albornoz, Igone Campos eta Axier Alonsogaz batera aukeratu dute. Zapatuan [urtarrilak 11] igoera bertikalean ariko dira mendi eskiatzaile mendexarra eta domekan [urtarrilak 12], berriz, bakarkako diziplinan.