2020/1/9

Hamabi irratsaio propioz osaturiko eskaintza aurkeztu du Ondarroako Radixu Irratiak

Aurkeztu berri duten programazioa orain arte egon denaren jarraipena da. Irratigintzan lehen pausoak eman nahi duten guztientzat ateak zabalik dituzte.

Azken urteetako aurrekonturik handiena onartu du Etxebarriko Udalak

Udalbatzak 1,2 milioi euroko aurrekontuari eman dio onespena. Frontoiaren eraldaketa eta eskola berria dira inbertsioen ataleko proiektu nagusietako batzuk.

Ondarroako Udalak Iparragirre eta Iparkale lotzen dituen igogailuagaz "erakutsitako utzikeria" salatu du EAJk

"EH Bilduren Gobernu Taldeak esan zuen apurtuta zegoen kristala konponduko zuela eta urte amaierarako igogailua martxan egongo zela. Azkenean, baina, urtarrilaren 10era atzeratu dute".

Aspaldiko pilotari kopuru handiena izango du Lekeitioko Beteranoen txapelketak

Domekan [urtarrilak 12] hasiko da martxan Lekeitioko trinketean, XV. esku pilota txapelketa. Bikoteak zehaztuta ditu antolakuntzak.

Jon Fernandez
Kazetaria

Jon Fernandez: "Sare sozialetan ere, oso handia da euskararen erabilera"

Jon Fernandezek Ondarroako institutuko gazteek sareetan dauzkaten hizkuntza ohiturak aztertu ditu; lana saritu egin dute: Txillardegi-Hausnartu soziolinguistikako bigarren saria lortu du

Hastear dago Euskal Herriko zesta-punta kluben arteko norgehiagoka

Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku, Lekeitio eta Gernikako taldeek parte hartuko dute txapelketan. Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak ere domekan [urtarrilak 12] emango ditu lehen pilotakadak.

Musika eta ahalduntzeari buruzko ikastaroa emango du Olatz Salvador musikariak Ondarroan

Ikastaroaren lehen saioa urtarrilaren 18an egingo dute Etxelilan, eta izen ematea zabalik dagoela azaldu dute antolatzaileek. Denetara, hiru orduko lau saio egingo dituzte, zapatuetan, aste bitik behin.

Nahia Quincoces, Euskal selekzioaren deialdian

Espainiako Koparen bigarren proban parte hartuko du asteburuan mendi eskiatzaile mendexarrak.

Gehiago