Lekeitiko Ikusgarrik ez du asteburuan proiekziorik eskainiko
Zerbitzariarekin arazoak izaten jarraitzen dute, eta horregatik ezingo dute emanaldirik eskaini.
Arduradunek uste zuten zerbitzariarekin dituzten arazoak konponduko zituztela, baina azkenean ez da horrela izan. “Teknologia munduan gauzak aurreratuta badaude ere, zine proiekziorako materiala ez da hain arrunta eta ez da hain erraza izaten matxurak konpontzea”. Beraz, astebururako iragarrita zeuden filmen emanaldiak bertan behera geratu dira. Mujercitas eta Jumanji, siguiente nivel filmen proiekzioak zeuden aurreikusita.