Kultur etxeko ikasgelaren ordutegia zabaldu du Lekeitioko Udalak
09:00etatik 21:00ak arte mantenduko dute zabalik ikasgela. Eguerdian ere bertan egoteko aukera egongo da.
Lekeitioko kultur etxeko ikasgelaren ordutegia zabaldu du Lekeitioko Udalak. Hilabete honetan hasi dute ordutegi berria. 09:00etatik 21:00ak arte mantenduko dute zabalik ikasgela. Eguerdian, baina, 13:00etatik 15:00etara, kultur etxea itxi egingo dute, baina aurretik eskatzen dutenek ikasgelan egoteko aukera izango dute. Eskaera liburutegian bertan egin beharko da.
Horrez gain, aurretik dagoenagaz gain ikasgela berri bat ere erabilgarri jarriko dutela jakitera eman du uadalak, ikasgelan jende asko dagoenean erabiltzeko.
Ordutegi berria astelehenetik barikura artekoa izango da eta azterketa sasoian luzatuko da.