Uniforme berriak estreinatu dituzte Ondarroako udaltzainek
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren aholkuak jarraituz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udaltzain guztiek arropa berdina eraman beharko dute.
Ondarroako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren aholkuak jarraituz, Udaltzaingoaren arropa berritu du egunontan. Udal iturriek jakitera eman dutenez, urte berria hasteagaz batera hasi dira herriko udaltzainak uniforme berriak janzten.
Jaurlaritzaren helburua, hain zuzen, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udaltzain guztiek arropa berdina eramatea da. “Horrela, edozein herritan egonda ere, udaltzainak nortzuk diren erraz idenfitikatu ahal izango dituzte herritarrek”.