36ko gerran eta ondoren familia askok bizitako milaka istorioetako bat kontatuko du konpainiak etzi Markina-Xemeingo kulturgunean. 20:00etan hasiko da emanaldia.
Zatozte merkatari elkarteak, guztira, 2.250 euro banatu ditu saritan. Gabonetako zozketa bereziaren osagarri legez, Zu zara herria! kanpaina ere abiatu du herriko merkatari elkarteak.
Hitzaldia eguenean [urtarrilak 16] izango da, 19:00etan. «Atabakak Garraitz irlako ondare historikoa eta ondare naturala balioan jarri nahi ditu. Kaioak ere ondare naturala dira».
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren aholkuak jarraituz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udaltzain guztiek arropa berdina eraman beharko dute.
Zabiel Kultur Etxeko ganbaran eskainiko dute domekan emanaldia, 13:00etatik aurrera. Aurretik kalejira egingo dute.
7 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa egingo dute urtarrilaren 25ean, eta aurretiaz izena eman behar da, udaletxean edo liburutegian.
Udalak herritarrekin ordenantza bat adostu nahi du, eta horretarako bilera deitu du. Zapatuan udaletxeko ganbaran jarri dute hitzordua.
Sasoi honetan ohikoa da euskal kostaldean itsas txakurrak agertzea.
Urte berria hasteagaz batera, migratutako emakumeen topateketekin jarraituko dute Ondarroan. Topaketa gazteleraz izango da, eta hurrengo hitzordua zapaturako [urtarrilak 18] ipini dute; 17:00etatik aurrera batuko dira Etxelilan.
Azoka martxoaren 15ean izango da. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 3ra arte edukiko dute izena emateko aukera.