Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Internet eta telefono zerbitzuekin arazoak eduki dituzten herritarrei aholakularitza eskainiko diete Ondarroan

Kontsumo Bulegoko arduradunek jakitera eman dutenez, inguruko herrietan ere arazoak egon dira egunotan. Behar izanez gero, aholkularitza zerbitzua guztiei emango diete Ondarroako bulegoan, eguenetan.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/01/16

Azken hiru egunetan Internet eta telefono zerbitzu batzuekin egon diren arazoak ikusita, Ondarroako Udalak Kontsumo Bulegora hurreratzeko deia egin die herritarrei. Kontsumo Bulegoko arduradunek azpimarratu dutenez, ondarrutarrak ez ezik, inguruko herrietako hainbat lagun ere hurreratu dira Kontsumo Bulegora. Besteak beste, Berriatuan eta Mutrikun ere Internet eta telefonoagaz arazoak egon dira egunotan. “Nahiz eta aholkularitza guztiei eskaini ahal izan, kexaren izpideak egiteko beharrezkoa da Ondarroan erroldatuta egotea”.

Ondarroako udal iturriek jakitera eman dutenez, herritar askori eragin die arazoak: enpresei, familiei, ikastetxeei, unibertsitateko lanak Internet bidez aurkeztu behar dituzten ikasleei… Kontsumo Bulegoa zerbitzua ematen duen Movistar enpresagaz ipini da harremanetan, eta emandako azalpenen arabera, “gertaera telefonogune batean eman da”. Esan dietenez, arazoa gutxika konpontzen ari dira.

Udalak jakinarazi duenez, 2019ko abenduan ere beste bi egunez zerbitzurik barik egon ziren hainbat herritar. “Ez da horrelako zer edo zer gertatzen den lehen aldia”.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak adierazi duenez, udalak azalpenak eskatu dizkio enpresari, baina emandako erantzuna Kontsumo Bulegoari emandako bera izan da. “Ez da hau gertatzen den lehen aldia, eta oraingoan gainera hiru egunez luzatu da. Herritarrei Kontsumo Bulegoaren bitartez kexak bideratzeko zerbitzua martxan dagoela gogorarazi nahi diet”.

Bedialaunetak nabarmendu duenez, erabiltzaileen eskubideak defendatzea beharrezkoa da, “gehiago halako enpresa handien aurrean. Kontsumo Bulegoa kontsumitzaileei euren eskubideak defendatzen laguntzeko dago”. Kontsumo Bulegoa eguenetan egoten da zabalik Alamedako bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara, eta bertan, arazoaren aurrean zelan jokatu jakiteko aholkularitza zerbitzua eskainiko diete norbanakoei. Aholkularitza zerbitzu horren bidez, kexak bideratzen ere lagunduko dute Kontsumo Bulegotik. Bertaratu ezin dutenentzat ere ondarroakiub@ondarroa.eus posta elektronikoa eta 94-683 04 98 telefono zenbakia ipini dituzte erabilgarri.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.