Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek astelehena aurretik izena eman beharko dute. Eta txapelketa binakakoa bada ere, izen ematea bakarka ere egin daitekeela aurreratu dute antolatzaileek.
Kirolzalea izan da umetatik Iker Badiola. Duela gutxi, mendian korrika hasi, eta Zegama-Aizkorri lasterketagaz maitemindu zen. Iaz lasterketa amaitu zuen, eta esperientzia liburu batean jaso du.
Ondarrutarra da Ibazeta (Ondarroa, 1962), eta Gernika-Lumon bizi da. Irakaslea da bertan, eta bonbardaketaren ikerketarako batzordeko kidea. Ikasgeletan bonbardaketari buruz ikertzeko materiala aurkeztu du: ‘Gernika, laborategi esperimentala’.
50 urte baino gehiago dira Juanito Zugadi Goitia ‘Bonbillon’ eta herriko kuadrilla batek Bonbilloneko erregeak asmatu zituztenetik. Herriko ospitaleari laguntzeko hasi zuten ekimena.
Salaketa jaso dutenek gaur joan behar zuten jakinarazpenaren bila Ondarroako Ertzain Etxera, baina abokatuaren gomendioz, ez bertaratzea erabaki dute.
Norgehiagokak 09:15ean hasiko dira, eta bikote batzuk bi partida jokatuko dituzte.
Pelagikoen erabiltzaileek eta teknika tradizionalak erabiltzen dituzte arrantzaleek Bilboko ituna beste urte batez indarrean mantentzea erabaki dute. Kuota aldaketarik egongo ez bada ere, pelagikoen erabiltzaileek sei aste arinago hasiko dute kanpaina.
Lekeitioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Larrialdietako arduradunek egindako bileran hartu dute erabakia. "Alde guztiak ados agertu dira".
Kontsumo Bulegoko arduradunek jakitera eman dutenez, inguruko herrietan ere arazoak egon dira egunotan. Behar izanez gero, aholkularitza zerbitzua guztiei emango diete Ondarroako bulegoan, eguenetan.
Interesatuek urtarrilaren 20a baino lehen bidali behar dituzte CVak, ondoko posta elektronikora eta "Kudeatzailea" erreferentzia zehaztuta: gizabaliabideak@berriataldea.eus
Urteko batzar orokorraren ondoren, hamaiketakoa eta bazkaria ere egingo dituzte bazkideek. Bazkaritan parte hartu nahi dutenek aurretik eman behar dute izena.