Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk kudeatzailea behar du
Interesatuek urtarrilaren 20a baino lehen bidali behar dituzte CVak, ondoko posta elektronikora eta "Kudeatzailea" erreferentzia zehaztuta: gizabaliabideak@berriataldea.eus
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA kudeatzailearen bila ari da. Zehatz esateko, enpresa kudeatzeaz gain (finantzak, fakturazioa, arlo komertziala), eragileekin izan beharreko harremanez ere arduratuko da postu horretarako hautatzen den langilea. Interesatuek urtarrilaren 20a baino lehen aurkeztu behar dituzte CVak, ondoko posta elektronikora eta ‘Kudeatzailea’ erreferentzia zehaztuta: gizabaliabideak@berriataldea.eus.
Eskatzen dena:
- Kudeaketa eta administrazio arloko ikasketak eta ezagutzak edukitzea.
- Kudeaketa lanetan eskarmentua edukitzea kontuan hartuko da.
- Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna.
- Euskara maila ona.
- Eskualdean bizitzea edo ingurua ongi ezagutzea.
- Gidabaimena eta autoa edukitzea.
Eskaintzen dena:
- Lanaldi osoko aldi baterako lan kontratua.
- Berehala lanean hastea.
- Lantokia: Markina-Xemeinen.