Sahararako janari eta arropa bilketa martxan da beste urte batez, Ispasterren
Otsailaren 2ra arte, astelehenetan eta eguenetan Iñigo Egiluz aretoan utzi daitezke, 17:00etatik 19:00etara eta domeketan elizan.
Sahararrei laguntzeko eta elkartasuna adierazteko asmoz, beste urte batez janariak eta arropak batzen ari dira ispastertarrak.
Otsailaren 2ra (domeka) arte, astelehenetan eta eguenetan Iñigo Egiluz aretoan jasotzen dituzte, 17:00etatik 19:00etara. Domeketan, berriz, elizan uzteko aukera ere badaukate herritarrek.
Batik bat atuna eta sardinak olioetan, azukrea, arroza, pastak eta lekaleak biltzearen garrantzia azpimarratu dute, eta konpresak, mantak eta neguko arropak batzen dituztela gogora ekarri dute, “batez ere umeentzako arropak”.