Inauterietan tabernak eta denden erakusleihoak apaintzeko lehiaketa egingo dute Ondarroan
Parte hartu nahi duten tabernek eta dendek otsailaren 20ko 14:00ak baino lehen izena eman behar dute udal kultura sailera deituta (94-683 36 69) edo posta elektronikoa idatzita (jrosa@ondarroa.eus).
Beste behin ere, deialdia Ondarroako Udalak egin du. Lehiaketaren helburua herrian inauterietako giroa piztea eta herriko merkataritza bultzatzea direla esan dute.
Parte hartu nahi dutenek otsailaren 20ko 14:00ak baino lehen izena eman behar duteĀ udal kultura sailera deituta (94-683 36 69) edo posta elektronikoa idatzita (jrosa@ondarroa.eus). Deialdiagaz bat egin eta lehiaketan parte hartzen duten denden erakusleihoak eta tabernak otsailaren 22ko arratsaldeko 17:00etarako atonduta egon beharko dute.
Sariak. Tabernek garaikurra eta 500 euroko saria edukiko dute jokoan, eta dendek garaikurra eta 300 euroko saria. Sari horiez gain, alor bakoitzean (tabernak eta dendak) aipamen berezia ere egingo dute; hori 100 eurogaz sarituko dute.
Sariak banatzerakoan ondokoak kontua hartuko direla esan dute: inauteriekin bat egitea, produktuen apainketa, egindako lana, originaltasuna, txukuntasuna eta abar. Sari banaketa otsailaren 22an egingo da, 23:15ean, Musika Plazan, mozorro lehiaketa hasi baino lehen.
Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak lehiaketan parte hartzera deitu du: “Zenbat eta herritar gehiagok parte hartu lehiaketan, Ondarroako giroa hobea izango da”.