Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mafiako hiru familiak bertsotan egin dute Akerbeltz gaztetxean

Arrakastaz ospatu zen zapatuan Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatutako bertso saio berezia. Bertsozalez bete zen gaztetxea.

Aker Rouge Bertso kabareteko protagonistak eta antolatzaileak Akerbeltz gaztetxean. Argazkia: MGA
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/02/04

Akerbeltz gaztetxea ateraino bete du aurten ere Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatutako bertso saio bereziak. Gaztetxea kabaret bihurtuta, ikusleak ere animatu ziren zapatuan [otsailak 1] 1920ko hamarkadari lotutako jantziak janztera, ekimenari oraindik ere giro hobea emanez. 120 lagun elkartu ziren afarirako, aulki guztiak betez, eta beste 30 lagun inguruk jarraitu zuten zutik Aker Rouge Bertso Kabareta.

Saioa ere oso ondo joan zela eta, pozik agertu dira Markina-Xemeingo Gazte Asanbladakoak. Bertsolariak hiru taldetan banatu zituzten, hiru mafia familitan: Italiarrak (Nahia Ibarzabal Gisasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Eneko Arrate Sololuze), Ingelesak (Joseba Sololuze Urizarbarrena, Josune Aramendi Perez eta Sara Asenjo Arrien) eta Amerikarrak (Aissa Intxausti Aburruza, Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua eta Xabat Galletebeitia Abaroa). Hiru mafiek batzarra egin zuten Akerbeltzen, mundua zeinek kontrolatuko zuen argitzeko. Hori erabakitzeko, hirurak aritu ziren zein baino zein gehiago bertsotan, eta euretako bi buruz burukora igaroko zirela espero zuten arren, ezustean, bakarra igaro zen aurrera. Horrela, buruz burukoan, mafia familia horren barruko agintaria nor izan behar zen erabaki zuten hiru kideen artean.

Hainbat lan egin behar izan zituzten bertsolariek saioaren fase bakoitzean, batzuek jolas modura, kopletan. Hala, esate baterako, Hiltzailearen jolasa egin zuten. Bertsolarien arteko bat hiltzailea zen, eta besteek nor zen asmatu behar zuten. Begiak itxi behar zituzten, eta hiltzaileak zaldiaren burua uzten zion hiltzen zuenari. Nor da nor jolasean ere jardun zuten. Herrikide bat bahitu zuen mafiak, eta nor zen asmatu behar izan zuten pisten bidez.

Ingelesen mafiako klana: Sara Asenjo Arrien, Josune Aramendi Perez eta Joseba Sololuze Urizarbarrena. Argazkia: MGA

Bestalde, hasierako ariketan botere harremanei buruz jardun zuten bederatzi bertsolariek, eta boterera ailegatu zen mafiako hiru kideek behin boterea lortuta botere horregaz zer egingo zuten azaldu zuten. Ingelesen mafiako klana ailegatu zen buruz burukora, eta Sololuze bihurtu zen hiruren arteko kapoa.

Erreleboa. Hiru bat orduko bertso saioaren ondoren ailegatu zen musikaren txanda. DJ Bullen saioan ere beteta egon zen gaztetxea, eta jaia goizeko ordu txikiak arte luzatu zuten.

MGAkoek gazteen parte hartzea azpimarratu dute, erreleboa badagoela ikusi dute. “Gazte asko animatu ziren bertso saiora, eta gazteek bertsoari gustua hartzen joatea pozgarria iruditzen zaigu. Antolatzen dugun bertso saio ezberdina horretarako bide ona dela uste dugu, bertsozaleak sortzeko eta erakartzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.