Lekeitioko Tximista atletismo taldeak batzar orokorra egingo du
Zuzendaritza talde berria aurkezteagaz gainera, kirol informazioaren eta kontuen berri emango dute besteak beste.
Argazki erraldoian batutako hainbat herritar, plazan. Argazkia: Tximista Tximista atletismo taldeko ordezkariek jakitera eman dutenez, urteko batzar orokorra egingo dute domekan [otsailak 9], 12:15ean, Barandiaran aretoan.
Zuzendaritza talde berria aurkezteagaz gainera, kirol informazioaren eta kontuen berri emango dute, 2020rako dituzten ekintzen berri ere emango diete bazkideei bileran. Batzarra amaitzeko galde-erantzunen tartea zabalduko dute.