Ipuinaren Orduko beste saio bat egingo dute eguaztenean, Mutrikun
Saioa 4 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Inauteriak eta musika izango da ipuin kontaketaren gaia.
Inauteriak eta musika gaitzat hartuta, Ipuinaren Orduaren beste saio bat egongo da eguaztenean [otsailak 12], 17:00etan, Mutrikuko liburutegian. Saioa 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta sarrera doan izango da. Saioak Sorgina Txirulina dauka izena, eta ipuin kontalari batek gidatuko du. Aurreratu dutenez, Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko eta beste hainbat pertsonaia izango dira ipuin saioko protagonistak.