EH Bilduko Iker Casanovak hitzaldia emango du Lekeition
Kultur etxeko Txitxintokian izango da ekitaldia, 19:00etan.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak hitzaldia emango du eguaztenean [otsailak 12] Lekeition. EH Bilduk herri batzarra egingo du kultur etxeko Txitxin tokian, eta bertan ariko da Casanova.
Aurreratu dutenez, momentuko egoera politikoari buruz jardungo du, horrez gain, baina, Lekeitioko erronkak eta aurrera begirako egitasmoak ere izango dituzte hizpide. 19:00etan hasiko da ekitaldia.