Kalean da Arantza Zulueta
11/13 auziko kartzela zigorra beteta utzi dute aske goizean. 2019ko irailaren 30ean sartu ziren kartzelara Zulueta eta Enparantza, 11/13 auziko kartzela zigorra osatzeko.
11/13 auziko kartzela zigorra beteta utzi dute aske gaur [otsailak 11] goizean, eta Jon Enparantza ere gaur ziren libre uzteko.
Iazko irailaren 16an egin zen 47 lagunen aurkako 11/13 auziko epaiketa Madrilen, eta, aldeen arteko akordio baten bidez, Espainiako Auzitegi Nazionalak Zuluetari eta Enparantzari ezarri zien bakarrik bi urtetik gorako espetxe zigorra: Zuluetari hiru urte, sei hilabete eta hamazazpi egunekoa; Enparantzari, bi urte, zazpi hilabete eta hiru egunekoa. Biak lehendik egonda zeuden preso, behin-behinean, eta, beraz, zigorra osatzeko hilabete batzuk egin behar izan dituzte kartzelan.
Irailaren 30ean sartu ziren Zaballako (Araba) espetxean. Handik aste batzuetara, baina, urrundu egin zituzten: Enparantza Estremerako kartzelara (Madril) eta Zulueta Picassentekora (Valentzia, Herrialde Katalanak). Irailaren 30etik zegoen Zulueta Zaballako espetxean, handik Soto del Realera (Madril) lekualdatu zuten zuten azaroaren hasieran, eta 18 egun beranduago ailegatu zen Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxera, azaroaren amaieran.