Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'10 urte, Ibon eta Asier askatu' dinamikari hasiera emango diote asteburuan Ondarroan

2010eko sarekadaren 10. urteurrena gogoratzeko ekimenak egingo dituzte. Kontzertuetatik batutako dirua espetxe martxa diruz laguntzeko erabiliko dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/02/13

Ertzaintzak 2010eko urtarrilaren 26an, 28an eta otsailaren 2aren artean egindako sarekada batean bederatzi herritar atxilotu zituzten, asko ondarrutarrak, ETArekiko lotura eta Ondarroako ertzainetxearen aurkako atentatua egitea egotzita. Eta gertaera hartatik hamarkada bat igaro ostean, 10 urte, Ibon eta Asier askatu dinamika antolatu dute Ondarroako Ernairen ekimenez. Dinamika horren barruko lehenengo ekimenak astebururako antolatu dituzte. “10 urte igaro dira, baina oraindik ere Ibon Iparragirrek eta Asier Badiolak espetxean jarraitzen dute, bahituta eta sakabanatuta”, esan dute.

Dinamikaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, ekimenagaz elkartasuna helarazi nahi diete oraindik ere espetxean jarraitzen duten bi herritarrei. “Beste behin ere eurekin gaudela adieraziko diegu. Izan ere, denak etxera ekarri arte ez dugu atsedenik hartuko. Inposatzen diguten kontakizunari buruzko ariketa bat egiteko asmoa dugu, eta gure kontakizuna kaleratzeko bidean sortu dugu dinamika bera”.

Zapaturako [otsailak 15], esaterako, Atxilotu, torturatu eta espetxeratu mahai ingurua antolatuta zegoen, baina azken orduan bertan geratu da, Zaldibar argitu manifestazioa dela eta. 23:00etan, berriz, kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean. Errietan talde mutrikuarraren doinuekin hasiko da gaua, eta DJ Jusefferen erritmo dantzagarriekin amaituko dute. Kontzertuetatik lortzen den dirua martxoaren amaieretan egingo duten espetxe martxa diruz laguntzeko izango dela aurreratu dute.”Borondatea eskatuko kontzertuaren sarreran eta tabernan ateratzen den dirua ere horretarako bideratuko dugu”.

Espetxe martxa, Ondarroatik Picassent-eko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxera egingo dute; Asier Badiola espetxeratuta dagoen kartzelara, alegia. “Data zehazteko daukagu, baina gure asmoa Asierri babesa ematera joatea da. Asier kanpoan sakabanatuta dagoenetik berari babesa emateko espetxe martxa egitea egokiena zela iruditu zitzaigun”.

Hurrengo asteotan beste hainbat ekimen antolatzeko asmoa agertu dute. “Espetxe martxa burutu bitartean beste hainbat ekimen egiteko asmoa dugu. Aurrerago joango gara zehazten. Egon adi!”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.