2020/2/13

Musikaria

Keu Agirretxea: "Zapaltzen ez ditudan bide eta eremu berriak sentitzen jarraitzen dut"

‘Ura eta bakea’ zortzi kantuz jositako bakarkako bederatzigarren lana kaleratu berri du Keu Agirretxea ondarrutarrak. Kantu horiek gorpuzteko gitarra eta ahotsa besterik ez ditu erabili.

Larriki gaixorik dauden presoen alde Ondarroan egindako manifestazioa

'10 urte, Ibon eta Asier askatu' dinamikari hasiera emango diote asteburuan Ondarroan

2010eko sarekadaren 10. urteurrena gogoratzeko ekimenak egingo dituzte. Kontzertuetatik batutako dirua espetxe martxa diruz laguntzeko erabiliko dute.

Txirrindularia eta Helmugak proiektuaren bultzatzailea

Ander Txakartegi: "Titan Series egiterakoan burutik asko tira egin behar izan dugu"

Oier Aurrekoetxea bermeotarragaz batera, berriatuarrak Titan Series proba egin du Saudi Arabian. Uztailean gauzatuko duen ekimen solidariora begira jarri da orain.

Lekeitioko Beteranoen Txapelketako lehia estutzen hasi da

Seigarren jardunaldia jokatuko dute domekan [otsailak 16] pilotariek. Bikoteak berdinduta daude puntutara eta azken partida biak erabakigarriak izango dira.

Plaiko Zubiaren eraberritze lanak uda ostean amaitzea aurreikusten dute

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek zehaztu dutenez, zubiaren "egoera txarra" tarteko, uste baino zailagoa ari da izaten eraberritze prozesua. Arrazoi horregatik atzeratuko da aurretik iragarritako epea.

Manifestazio bateratua egingo da Zaldibarko luizia salatzeko

Ermuatik, Eibartik eta Elgetatik irtengo dira zutabeak, eta guztiek Zaldibarren bat egingo dute.

Zaldupe betetzeko deia egin du Aurrerak

Zaletu gehiago batzeko asmoagaz, zapatuko norgehiagoka 18:00etara atzeratu dute. Getxori irabaziz gero, lidertza lortuko lukete ondarrutarrek.

Ondarroako Dena musika taldeak lehen diskoa argitaratzeko laguntza eskatu du

Musika taldeak crowdfunding kanpaina abiarazi zuen urtarrilean. Ondokoak dira taldeko kideak: Xabat Ituarte, Unai Aretxabaleta eta Beñat Eizagirre. Ekarpenak egiteko epea otsailaren 26an amaituko da.

Aritz Erkiaga ispastertarrak Hiruko Koroa irabazi du

Ispasterko pilotaria bakarkako eta binakako txapelketetan gailendu da, eta kiniela gehien irabazi dituen puntista ere izan da

Lekeitioko Udalak haurreskola berrituko du

Udan hasiko dituzten lanak, gaur egun eraikinak dituen beharrizanei zuzenduta egongo dira. Proiektuaren erredakzioa eman dute.

Espainiako Errege eta Erreginaren Koparen bigarren jardunaldian ariko da Ager Solabarrieta

Errioxan jokatuko den txapelketan euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian eta euskarri gabeko 60 tiro etzandako kategorian ariko da ondarrutarra.

Gehiago