Aritz Erkiaga ispastertarrak Hiruko Koroa irabazi du
Ispasterko pilotaria bakarkako eta binakako txapelketetan gailendu da, eta kiniela gehien irabazi dituen puntista ere izan da
Miami Jai Alaiko bi hilabeteko denboraldiak badu txapelduna: Aritz Erkiaga. Ispasterko puntista bakarkako eta binakako txapelketetan nagusitu da, eta kiniela gehien irabazi dituen puntista ere izan da. Lorpen horiekin, ispastertarrak Hiruko Koroa berenganatu du.
Guztira 168 kiniela irabazi ditu Erkiagak, eta alde handia atera dio bigarrena izan den Jabi Salaberriari; 97 kiniela irabazi ditu markina-xemeindarrak. Hirugarren postuan Diego Beaskoetxea geratu da, Jai Alaiko Yankee Stadiumean aurten estreinatu eta gero; 92 kiniela eskuratu ditu pilotari gernikarrak. Beragaz berdindu du Manuel puntista mexikarrak, eta sailkapenean hurrengoa izan da Joey Cisneros. Lehen bost horietatik lau Miami Jai Alaiko ohiko pilotariak dira.
Banakako Txapelketan Erkiagak 112 kiniela irabazi ditu, eta Diego Beaskoetxeak eta Manuelek osatu dute podiuma; 79 eta 62 kiniela irabazi dituzte hurrenez hurren.
Binakako txapelketan, berriz, 56 kiniela irabazi ditu ispastertarrak. Bigarrena aurrelari onena izan da JabiĀ 41 kinielagaz, eta 22 kiniela lortu ditu Beaskoetxeak. Atzelariei dagokienez, Juan Manuel Sierra mexikarra geratu da lehen postuan (31 kiniela), Manuel (30) eta Cisneros (30) herrikideak atzetik dituela.