Bizkaiko Abesbatzen topaketan parte hartuko du Lekeitioko Kilin Kala abesbatzak
Begoñako Andra Mariaren Basilikan ospatuko da topaketa, eta astelehenean [otsailak 17] izango dute hitzordua bertan lekeitiarrek. Sarrera doan izaten da.
Aste honetan hasi den 47. Bizkaiko Abesbatzen Astean parte hartuko du lehen aldiz Lekeitioko Musikaia Musika Eskolako Kilin Kala ahots mistoen abesbatzak. Urtero bezala Begoñako Andra Mariaren Basilikan ospatuko da topaketa, eta astelehenean [otsailak 17] izango dute hitzordua bertan lekeitiarrek.
104 ahotsez osatutako taldea da Kilin Kala, 2016an sortua eta zuzendaria Oihana Etxabe mutrikuarra da. Kontzertua 20:00etan hasiko dute, eta astelehenean parte hartuko duten abesbatzen arteko bigarren taldea izango dira oholtzara ateratzen.
Musikaia Musika Eskolakoek jakitera eman dutenez lau abesti abestuko dute Kilin Kala-koek kontzertu horretan: La Nuit (Jean Phillipe Rameau), Alfonsina y el mar (Ariel Ramirez), Azulão (Jaime Ovalle) eta Ave Verum Corpus ( Wolfgag Amadeus Mozart).
«Lehen aldia da Kilin Kala abesbatzak, herritik kanpo abestuko duena, eta ilusio eta gogotsu daude abeslariak kontzertu honetarako», adierazi du Oihana Etxabe zuzendariak.
Sarrera doan. Bilboko San Inazio Abesbatza eta Deustoarrak Abesbatza, Sodupeko Mendi Ona Abeslariak eta Sopelako Urepel Abesbatzagaz batera ariko da Kilin Kala. Emanaldietako sarrera doan izaten da.