Liuna Virardi artista italiarrak 'Popoli' tailerra emango du Markina-Xemeinen
Literatura eta artea uztartuko ditu domekan Herri Bibliotekan emango duten tailerrak. 11:30ean hasiko da saioa.
Literatura eta artea uztartuko dituen Popoli izeneko ekimenagaz gozatzeko aukera egongo da domekan [otsailak 16] Markina-Xemeingo Herri Bibliotekan. Detalleresegaz lankidetzan ari den Liuna Virardi ilustratzaile italiarrak eta Detallereseko Elena Rodriguezek emango dute tailerra.
Virardi 1983 urtean jaio zen Bolonian, eta Bartzelonako Escola Massanan diseinu grafikoa eta ilustrazioa ikasi zituen. Gainera, nazioarteko errekonozimendu garrantzitsuak jaso ditu egindako lanagatik.
Datozen hilabeteetan Euskal Herrian zehar ibiliko da Detalleresegaz lankidetzan, eta Markina-Xemeinen ere bere tailerrean parte hartzeko aukera eskaini nahi izan du Herri Bibliotekak.
Herri Biblioten emango duten tailerra 11:30ean hasiko dela jakinarazi dute, eta ordu eta erdiko iraupena edukiko du –13:00ak arte–. Parte hartzeko adin mugarik ez dago.