Ibilgailu berezien azterketa tekniko mugikorra egingo da Markina-Xemeinen
Gaur [otsailak 18] eta bihar [otsailak 19] egin ahalko da azterketa Xemein Etorbideko pabilioi batean.

IAT-a (ITV) egitera eramateko zailtasuna duten ibilgailuek –nekazaritzakoak, makinaria eta zerbitzuak– azterketa teknikoa egiteko aukera edukiko dute gaur [otsailak 18] eta bihar [otsailak 19] Markina-Xemeinen. IAT mugikorra Xemein Etorbideko 12. zenbakidun 3. pabiloian ezarriko dute. Interesatuek aurretiaz hartu behar dute txanda hartzeko 686 90 04 32 telefono zenbakira.
Udalak jakinarazi duenez martxoan beste egun bat jarriko dute ibilgailu berezien azterketa egiteko, aurrerago zehaztuko dute eguna.