Berriatuko Belaustegi eta Maumeko Baraiazarra izan dira onenak Ispasterren
Belaustegik irabazi du Kintxopeko sariketa, eta Baraiazarrak zaldi-mandoena. Azken proba horretako Lea-Artibaiko partaideen sailkapenean Koba aulestiarrarentzat izan da sari nagusia.

Barikutik domekara arte zaldi demak izan dira protagonistak Ispasterren. Berriatuko Belaustegik irabazi du Kintxopekoen 25. Sariketa eta Zaldi-mandoen 35. Sariketan, berriz, Maumeko Baraiazarra izan da onena.
Bariku gauean jokatu zuten kintxopeko proba. 72 untza, 3/4 eta 5,72m egin zituen irabazleak. Bigarren sailkatuari alde polita atera zion; MaƱuko Erauzkin geratu zen txapeldunorde, 68 untzagaz eta Zumaiako Talaia Jatetxea hirugarren, 56 untzagaz.
Zapatu gauetik astelehen gauera lehiatu zuten zaldi-mando sariketa. 79 untza, 1/4 eta 4,15m-ko markagaz nagusitu da Maumeko Baraiazarra. Hain zuzen, azken egunean aritu zen Baraiazarra Aulestiko Koba, eta Nabarnizko Nabarniz Jatetxeagaz batera eta hiru horiek geratu dira lehen postuetan. Koba txapeldunorde geratu zen, 74 untzagaz eta bi untza gutxiago egin zituen Nabarnizkoak.
Gainera, Zaldi-mandoen 35. Sariketan Lea-Artibaiko probalariak saritu zituzten eta hiru aulestiar sailkatu ziren lehen postuetan. Kobarentzat izan zen sari nagusia; Juan Uriarte ( 66 untza, 1/2 eta 4,65 m) eta Ibekohondo (65 untza 2,38 m) geratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Sailkapen orokorrean Uriartek bosgarren postua eskuratu zuen eta Ibekohondok seigarrena.

Baraiazarra zaldi-mando sariketaren txapelduna. Argazkia: Ispasterko Udala.