Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Piztiak taldearen lehenengo diskoa plataforma digitalean argitaratu dute

29 urte pasatu dira taldeak 'Huts nazazu' diskoa argitaratu zuenetik. Orain, taldearen bigarren diskoa argitaratu baino hilabete lehenago, lehenengo disko hura plataforma digitaletan aurkeztu dute.

Asier Alkorta
Ondarroa
2020/02/20

Piztiak taldeak 1991. urtean argitaratutako Huts nazazu diskoa plataforma digitalean argitaratu da. Taldeko kideek azpimarratu dutenez, eurentzako lorpen garrantzitsua izan da lehenengo disko hura denen eskura egotea. “Uste dugu garrantzitsua dela oraingo eta hurrengo belaunaldiek gure musikaz gozatu ahal izateko aukera edukitzea”.

Piztiak taldeko kideak, 1991. urtean. Argazkia: Piztiak.

Huts nazazu diskoa Elkar argitaletxeak argitaratu zuen, binilo eta kasetean; Elkarrek Lasarten zeukan estudioetan grabatu zuten, Jean Phocasen eskutik. Ekoizpena, ostera, Piztiakeko kideek eta Juan Carlos Perezek egin zuten. “Aurkezpen kontzertua Donostian eman genuen, Euskadi Gazteak bere sorrera ospatzeko antolatutako ekitaldian. Horretan parte hartu zuten Hertzainak eta Tahures Zurdos taldeek”. Aurkezpen kontzertua eta gero, Euskal Herri osoan kontzertu asko eskaini zituztela gogorarazi dute. “Disko hau asko entzun zen garai hartan”.

Lehen disko horretan Itoizeko Jimy Arrabit eta Delirium Tremenseko J.J. Yurritak jo zuten bateria. “Itziar Alberdik Hire abestian bigarren ahotsa jarri zuen, eta Eduardo Yurritak piano akustikoa”.

Berria emateaz batera, taldeko kideek gogorarazi dute datorren hilean Hasi orduko bigarren diskoa argitaratuko dutela. “Horren berri aurrerago emango dugu”.

Huts nazazu diskoko abestiak:

  • Nazkante (Kirmen Uribe/Txomin Uribe)
  • Itzulia (Kirmen Uribe/Txomin Uribe)
  • Hire (Txomin Uribe)
  • Beltza (Josu Aranbarri)
  • Piztiak (Josu Aranbarri)
  • Aldatzeko (Txomin Uribe)

Ondokoek osatzen dute Piztiak taldea: Txomin Uribe (ahotsa, gitarrak eta erritmo kutxa), Josu Aranbarri (ahotsak eta baxuak), Justo Urkiri (teklatuak) eta Bernar Ituarte (gitarrak).

Taldearen bideoak IKUSI!

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.