Maria Egiguren ondarrutarra omendu dute, 103 urte bete dituelako
Egiguren bigarren ondarrutar zaharrena da. Ospakizuna Eguneko Zentroan egin dute, 2017az geroztik bera hango erabiltzailea delako.
Maria Egiguren 1917ko otsailaren 18an jaio zen Ondarroan. Hala, herritarrak 103 urte bete dituela ospatzeko, omenaldia egin diote gaur [otsailak 21] Ondarroako Eguneko Zentroan. 103 urte beteta, Egiguren bigarren ondarrutar zaharrena da.
Ospakizuna Ondarroako Eguneko Zentroan egin dute. Izan ere, Egiguren bertako erabiltzailea da 2017ko abuztuaz geroztik; 100 urte bete zituenean hasi zen Eguneko Zentrora joaten. Ekitaldian parte hartu dute Egigurenen hiru bular-ahizpek, Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak, Eguneko Zentroko profesionalek eta Eneritz Elgezua IMQ Igurco Eguneko Zentroetako zuzendariak. Modu birtual batean, gainera, Zaldupe eskola publikoko ikasleek ere bertso bat abestu diote. Izan ere, Zaldupeko ikasleak hamabost egunetik behin zentrora joaten dira bisitan.
Egigurenen bizitza. Ondarroan jaio eta bertan eman du bizitza osoa, bere senarra zenak bezalaxe. 53 zituela ezkondu zen Maria, eta, 24 urte geroago alargundu zen, 77 urte zituela; ez zuen seme-alabarik eduki. Haren hurrekoek esan dutenez, oso emakume gogotsua izan da beti. “Josi egiten zuen, eta Artibai egoitzara ere arratsaldero joaten zen, hango adinekoekin egotera”. Emakume “oso katolikoa” da. “Domekero eta jai egun berezietan mezatara joaten da”. jarduera nagusienetako bat.
Eguneko Zentrora joaten denetik, gaitasun fisikoak eta kognitiboak mantentzeko hainbat jarduera egiten ditu. Eguneko gainerako orduak, familiarekin ematen ditu, hain zuzen ere, loba
baten semeagaz, haren emazteagaz eta horien seme-alabekin. Aitortu duenez, bere burua zaintzeko soja esnea letizinagaz edaten du. Ostera antzean, jogurtak, frutak eta Ondarroako portuko arrain freskoa dira bere ohiko jakiak.
Zaldupe eskola publikoko ikasleek Egigureni abestutako bertsoa, bideoan: