Dinamo San Juan taldeari 2-0 irabazi ostean sailkapen taulako lehen postuan ipini da Aurrera .Jon IƱaki Mendizabalen eta Jon Lejardiren golei esker lortu dute erraz eskuratu duten garaipena.
Bi urte bete dira Ondarroako pentsiodunak Alamedan batzen hasi zirenetik. Hala, gaurko elkarretaratzea oraindik ere era bereziagoan ospatu dute; hainbat kantu herrikoi abesten ibili dira.
Partida orekatuak jokatu zituzten bikoteek. Finalaurrekoen aurretik berdinketa haustea jokatu beharko dute barikuan Madariaga-Urkiaga eta Jaunarena-Praderak. Domekan jokatuko dira finalaurrekoak.
Inauteriak ospatu zituzten atzo [otsailak 23] Markina-Xemeinen. Irudimena eta sormena ez ziren falta izan, eta era guztietako mozorrotuek hartu zituzten kaleak.
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako EH Bilduren lehendakarigaia Ondarroan egon da Bilgune berriaren inaugurazio ekitaldian.