Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Markina-Xemeingo aurrekontuak "gabeziak" dituela dio EH Bilduk

Genero ikuspegia eta kirola edota jatorri aniztasuna lantzeko proiektuen falta azpimarratu dute besteak beste. Aurrekontua aztertzeko nahikoa denborarik ere ez dutela izan salatu dute.

EH Bilduko zinegotziak aurrekontuei ezezko bozka ematen.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/02/26

Markina-Xemeingo EH Bilduk ezezkoa eman dio 2020ko aurrekontuari. Azaldu dutenez, udal gobernuaren proposamenak “gabeziak” ditu. Aurrekontua aztertzeko, bestalde, ez dutela denbora asko eduki ere salatu dute.

Genero ikuspegia eta kirola batzen dituen bidea hartu zuen azken urteetan udalak, eta lanketa bat egin da emakumeen presentzia kirolean sustatzeko, baina aurtengo aurrekontuan ez dute ikusten bide horrek jarraipenik daukanik. “Egitasmo batzuk ere egin ziren, baina 2020ko aurrekontu proposamenean hori lantzeko diru poltsarik ez dugu ikusi. Kirol batzordean ere gai hori azaldu denean EH Bilduren asmoa bide horregaz jarraitzea dela esan dugu, baina ez dugu ikusten jarraibiderik eman zaionik, eta horrek pena ematen digu “.

Jatorri aniztasunari dagokionez, azken hilabeteetan, gai horren inguruan hainbat eragile batu direla azaldu dute, bai Markina-Xemeinen bertan zein herritik kanpo, eta gizarteko hainbat arlotan harrera integrala egiteko premia dagoela ikusi dute batzar horietan. “Inguruko herrietan eta beste hainbatetan hasi dira martxan harrera planak eta Markina-Xemeinen ere kezka hori sortu da”. Harrera integral hori egiteko gidaritza, gainera, udalak eraman beharko lukeela ikusten dute, eta beste batzar horretako kideek, berriz, ideiak eta proposamenak emanez lagunduko lukete. Zentzu horretan, diagnostikoa egin eta lehen pausoak ematen hasteko, urtero, aurrekontuetako partida bat horretara zuzentzea beharrezkoa dela dio koalizioak.

Hezkuntza formalari lotuta ere hutsuneak aurkitu dituzte. Bekobenta herri eskolako espazio falta konpontzeko ezer zehatzik ez dagoela esan dute aurrekontuan. Bestalde, hezkuntza ez formalean eskaintzen den Olgetan udaleku zerbitzua uztailerako proiektu modura sortu zela gogora ekarri dute, eta abuzturako eskari argirik dagoenik ez dute ikusten.

Argibide falta. Ingurumenari dagokionez, enpresa bategaz energi azterketa bat egiteko asmoa aurrekontuan ez dela inon aipatzen esan dute. “Baso bat erosteari buruzko azalpenik ere ez dago ezelako azalpenik. Erosten bada zein kudeaketa mota izango luke, eta hurrengo urteetan jarraipena izango du asmo horrek ala isla baten antzerakoa izango den?”, galdetu dute.

Azpiegiturei dagokionez, faltan bota dute bai eta ere, alde zaharraren eraberritzearen proiektua. “Lurraldeko balorazioan denok ados geunden eta 50.000 euroko partida bat ere baloratu zen, baina inon ez da agertzen hori”. Iruzubietako sarrera moldatzeko egitasmoaz ere berdina gertatzen dela aitatu dute, bai eta udal lantaldeak eskatutako jasogailuagaz ere. “Udal lantaldeak jasogailu bat eskatu zuen, eta aurrekontu bat ere bazegoen. Orain darabilten jasogailuak, behintzat, ez dut uste segurtasun araurik betetzen duenik”.

Inbertsioetarako ez dela diru kopuru handirik geratzen jakin badakitela esan dute, “170.000 euro inguru, eta horretatik 95.000 euro inguru kiroldegirako hezegailuarentzako dira”. Hori dela eta, lanik gehienak gerakinetik egingo direla diote, baina gerakin hori zenbatekoa den eta hortik zenbat diru erabiliko den ez dagoela zehaztuta kritikatu dute, aurreko agintaldietan xehetasun guztiak ematen zirela gogora ekarriz. “Gerakinetik egingo dira lan gehienak, baina gerakin hori zenbatekoa den ez dakigu oraindik, eta ez daukagu gainera txosten bat esaten duena gerakin horretatik zenbat eta zertarako erabiliko den”.

Aurrekontua udaleko atal oso garrantzitsua dela adierazi du EH Bilduk, eta ez dute logikoa ikusten txostena urtarrilaren 31n jaso, hurrengo astelehenean batzarra deitzea eta otsailaren 11n osoko bilkurara eramatea onespena emateko. “Horren garrantzitsuak izanik, eztabaida bat behar dutela uste dugu, eta eztabaida bat ez bada ere, jakitea zeri buruz berba egiten ari garen”. Arrazoi horiek guztiak direla eta erabaki zutela argitu dute, aurrekontuen kontra bozkatzea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.