Genero ikuspegia eta kirola edota jatorri aniztasuna lantzeko proiektuen falta azpimarratu dute besteak beste. Aurrekontua aztertzeko nahikoa denborarik ere ez dutela izan salatu dute.
Eguenean hasita [otsailak 27], oliba olio birjina estraren barietatea aukeratu eta pasta ekologikoa eskatu ahalko da aurtengo udaberriko kanpainan. Eskaerak ohiko lekuetan edo Internetez egin daitezke.
Filmaren lehen irudiak Santa Katalina komentuan grabatu dituzte. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako beste hainbat txokotan jarraituko du grabaketak.
30. urteurrena ospatzen hasteko Neguko doinuak deritzon kontzertua eskainiko dute zapatuan, 20:00etan, Ondarroako Andra Mari parrokian. Hamar kantu sentikor taularatuko dituzte.
Elkarte eta udal ezberdinek euskal familiak Oporrak Bakean programan parte hartzera animatzeko kanpaina jarri dute martxan. Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak udan, bi hilabetez, euskal familiekin bizi daitezen sustatzen du.
Azokak domekan 10:00etatik 15:00etara zabalik egongo dira. Ondarroan Alamedan batuko dira dendariak, eta Mutrikun, berriz, Beheko Plazan.
Izena emateko 615 79 45 77 telefono zenbakira mezua bidali behar da WhatsApp bidez.
Interesatuek 12:00etan udaletxean izena eman beharko dute. Martxoaren 19tik 23ra egingo dute eta Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria da.
Zapatuan egingo dute, 10:30etik 13:30era, Ludotekan eta aurretiaz izena eman behar da.