Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mutrikun hasi dute Igor Legarretaren 'Ilargi guztiak. Todas las lunas' film berriaren grabaketa

Filmaren lehen irudiak Santa Katalina komentuan grabatu dituzte. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako beste hainbat txokotan jarraituko du grabaketak.

'Ilargi guztiak' filmearen grabazio une bat. Argazkia: Nico de Assas
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/02/26

Abian da Igor Legarreta zuzendari bilbotarraren proiektu berria. Aurreko astean hasi zuten Mutrikun Jon Sagala (La sala, 2019; Bosque de sombras, 2006) gidoilariarekin batera idatzitako Ilargi guztiak. Todas las lunas genero fantastikoko filmaren grabaketa. Bi egunez [otsailaren 17an eta 18an] Santa Katalina komentuan egon ziren filmaren irudiak grabatzen.

Mutrikun grabatzen hasi den filma, hain zuzen, zuzendari bilbotarraren bigarren film luzea da; 2017an zuzendu zuen Cuando dejes de quererme bere opera prima. Filmaren arduradunek jakitera eman dutenez, zazpi aste beharko dituzte filmea grabatzeko. Grabaketak Gipuzkoako, Bizkaiako eta Nafarroako hainbat herritan egingo dituzte. Gipuzkoan, Mutrikuz gain, Gaintzan eta Zizurkilen ere egongo dira. Bizkaian Orozko aukeratu dute irudiak jasotzeko eta Nafarroan, berriz, Erratzu, Urbasu, Aldats eta Leurtzako urtegietan ibiliko dira.

Egungo industria zinematografikoko profesional ospetsuenetako batzuek osatzen dute filmaren talde teknikoa. Handia (2017) filmearekin Goya saria irabazi zuten lau kidek parte hartuko dute, esaterako, proiektu berean: Laurent Dufreche muntaian; Mikel Serrano arte zuzendaritzan; Pascal Gaigne musikan; eta Drama Fx, oraingoan Mariano Garciaren ardurapean. Horiez gain, Imanol Nabea (Cuando dejes de quererme, 2017) da argazki zuzendaria; Alazne Ameztoy (2020 Goya saria, La trinchera infinita lanagatik) soinuaren arduraduna; Leire Orella (Fe de etarras, 2017) figuringilea; Lola Lopez eta Itziar Arrieta, makillaje eta ile apaindegiko buruak (2007an Goya baten irabazleak El orfanato filmagatik). Juanma Nogales eta Ana Rubio (Mientras dure la guerra eta Intemperie) dira efektu bisualen arduradunak.

Ekoizpena Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako hainbat ekoiztetxeen artean egiten ari dira, eta azpimarratu dutenez, jatorrizko bertsioa euskara hutsean grabatutako film fantastiko bat izango da. Zehatz esanda, Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Pris & Batty Films eta Ilargia Films ekoiztetxeen ekoizpena da. EiTBk eta RTVEk parte hartzen dute, eta ICAAk, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu dute. Filmax arduratuko da Espainian banaketaz eta nazioarteko salmentez.

Haizea Carneros 12 urteko neskatoa da filmaren protagonista nagusia. Berarekin batera Josean Bengoetxea (Oreina, 2017, Malos Temporadas, 2005), Itziar Ituño (La casa de papel; Errementari, 2017; Lasa eta Zabala, 2014; Loreak, 2014), Lier Quesada (Un otoño sin Berlin, 2015), Zorion Egilero (El Hoyo, 2019, Agur Etxebeste!, 2019) eta Elena Uriz (El guardian invisible, 2017; Tasio, 1984) ageri dira, besteak beste, zintan.

Igor Legarretaren esanetan argirako bidaia epiko bat da Ilargi guztiak. Todas las lunas filma. Zuzendariak nabarmendu duenez, funtsean, kondena baten historia da. “Betiko bizitzera kondena. Eta horrek, definizioz, ez bizitzea dakar”. Azken gerra karlistaren bukaeran basoan bizi den emakume misteriotsu batek 12 urteko neskato bat erreskatatzen du umezurztegi batetik. Emakumeak hilezkortasuna emango dio bere konpaniaren truke, baina, azkenean, pozoitutako opari hori kondenarik krudelena baino ez dela konturatuko da neskatoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.